Esker ona eman Espainiako lehen mailako ligan jokatzen duen Athletic Club de Bilbao taldeari eta Urdaibai Bird Centeri izan duten lankidetzagatik.

Astelehena, 2014(e)ko abuztua(r)en 11-(e)an 10:20etan

Jokin Garatea — Athletic Clubeko zuzendaritza taldeko partaide eta Athletic Fundazioaren ordezkari gisa etorri dena— Urdaibai Bird Centereko zuzendari den Jose Mari Unamunori Kit bat eta jokalari guztiek sinatutako baloi bat entregatu dizkio Gambiara bidaltzeko.

Athletic kamiseta

Birding Euskadi eta Naturzoom enpresaren bitartez Birdfair 2014ra bidaliak izango dira, urtero Rutland-en (Ingalaterran) ospatzen den Nazioarteko Turismo Ornitologikoko Azokara.

Antolatzaileek  azokan parte hartzen duten herrialde desberdinetako futboleko Kitak bidaliko dituzte Gambiara, non satelite bidez Rutlanden markatuak dauden arranoek negua pasatzen duten.

Gambiarekiko harreman berezia izateak badu bere zergatia, kasu honetan, Osprey Flyways Project proiektua da. Arrano arrantzalearen migrazio bideari jarraituz proiektu horren bidez landu nahi dena da herrialde desberdinetako eskolen artean harremanak sortzea eta ingurumen hezkuntza eskaintzea arrano arrantzaleek negua pasatzen duten tokietan, kasu honetan, Gambian.

Urdaibai Bird Centerek ekintza honi bultzada txiki bat eman nahi dio Osprey Flyway Project deritzonean urte eta erdi baitaramagu lanean proiektu horretan aitzindariak izan ziren  Montorre eta Urretxindorra eskolekin.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information