BBK-BIRD CENTER Bekak

BBK – URDAIBAI BIRD CENTER FORMAZIO-BEKAK

inscripcionBBK fundazioak eta Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko Biosfera Erreserban burutuko diren ingurumen hezkuntza eta natura-turismora zuzendutako bekak emateko programa deitu dute.
Langabean dauden gazteentzako eskaintzen diren lan-harremanik gabeko prestakuntza praktiko hauek, Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate, 694/2017ko uztailaren 3ko (Uztailaren 5eko, BOE) Errege Dekretuaren babespean.

 OBS BBK sin COLOR-pastilla   lanbide


 Beken helburuak hurrengokoak dira:

- Natura eta Ingurumenarekin zerikusia daukaten ikasketetan tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea. Beteko diren lanak, Urdaibai Bird Center-eko lan lerroetan eta proiektuen dibulgazioarekin erlazionatuta egongo dira.

- Gazteak prestatzea esperientzia har dezaten, natur inguruaren ikerketan, dibulgazioan eta habitataren maneiu eta kudeaketan. Horrekin batera, Urdaibai moduko inguru naturalen balio naturalistikoen ezaguera eta dibulgazioak ere parte garrantzitsua izango du prestaketan zehar.

- Pertsona horien lan-munduratzea erraztea; hain zuzen ere, ingurumen hezkuntza, ekoturismoarekin eta azken finean, gaur egun etorkizun handia daukan "Lan berdea" deritzonarekin erlazionatuta dauden lanetan.


 BEKAREN OINARRIAK

1.- Nori zuzenduta

Gazte eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte

Eskakizunak

- Prestakuntza hasten den unean, apirilaren 1ean, gehienez 25 urte izatea (30 urte gehienez, Gazteria Bermerako Fitxategi Nazionalean izena emana baduzu)
- Langabezian egotea.
- Egoitza fiskala Bizkaian izatea.
- Biologia edo Ingurumen zientzietan unibertsitate-titulua izatea.
- BBK Fundazioak finantziaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.
Baloratuko da:
- Hizkuntzen ezaguera izatea (Ingelesa, Frantsesa ...)
- Ornitologian, ekologian eta ingurune naturalari dagozkien gaietan esperientzia eta ezaguerak.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio naturalistikoei buruzko ezaguera izatea.

2.- Beka-kopurua

Beka 1, lan-zentroan burutuko diren prestakuntza-praktiketarako. 

3.- Praktikaren iraupena

Prestakuntza-praktikaren iraupena 9 hilabetekoa izango da. Hasiera eguna 2019ko apirilaren 1ean eta bukaera eguna 2019ko abenduaren 31a.

4.- Praktikaren ezaugarriak

Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte, goizez, arratsaldez edo goiz eta arratsaldez, baina inoiz ez gaueko txandan. Parte-hartzaileek tutore bat izango dute zentroan eta praktikak ondo egiten direla arduratuko da pertsona hori. Bekaren iraupena 9 hilabetekoa izango da, martxoan hasi eta abenduan bukatuz.

5.- Bekaren diru-kopurua

Bekaren diru-kopurua 4.500 € gordinekoa izango da. Diru-kopurua 9 hilerokotan ordainduko da, gizarte-segurantzako kotizazioa eta Ogasun publikoari egin beharreko dedukzioak eginda. Diru-sarrera pertsona onuraduna titularra den Kutxabank-en jarritako kontuan burutuko da.

6.- Eskaerak

inscripcionEskaerak egiteko epea 2019ko Martxoaren 5tik Martxoaren 21era izango da.

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information