IRADIER 2014ko irailaren23a.-Iradierren bidaia amaitu da
Iradier gaztearen azken berriak ez dira onak. Egun batzuk seinalea puntu berdinean ematen igaro ondoren ehizatua izan da. Iradier posadero baten Urdaibaien Penintsula osoa igaro eta Almeria iparraldean zegoen irailaren 13an. Satelitearen seinaleari esker jakin dugu gau horretan eta hurrengo goizean puntu berdinean egon dela, hau gauza arraroa izanik gure susmoak areagotu ditu. Hortik gutxira sateliteak zihoen dispositiboak bateria baxua zuela. Hau ikusita Andaluziako Juntako basozainekin kontaktuan jarri ginen eta sateliteak seinalea ematen zuen lekura gerturatu ziren. Bertan, arrano arrantzalearen luma mordoa aurkitu zuten baina ez zuten gorpua ez trasmisorea aurkitu. Datu hauei esker Iradier ehizatua eta harrapariaren kobara garraiatua izan zela uste dugu, hipotesi honek pisua hartzen du bateriak argia behar baitu funtzionatzeko. Almerian aurkitutako arrano arrantzalearen lumak Arrano arrantzalea azeria edota lepahoria bezalako ugaztunek ehizatua izan daiteke baina aurkari nagusia hontza da. Basozainek aurkitutako lumak ez zeuden ez haginka eginda ezta apurtuta, harrapari batek ehizatua izan denaren seinale garbia. Espainiako hontz populazio garrantzitsuena Almeriako mendietan aurkitzen da, beraz aurkitutako frogak ikusita oso litekeena da Iradier hontz batek ehizatu izana. Almeriako basozainak arrano arrantzalearen lumak aurkitu zituen lekuan Hemendik eskerrak eman Almeriako basozainei emandako laguntzagagtik |