Arrakasta handia Hegazti Migratzaileen Munduko Egunerako programatutako jardueretan.
Asteazkena, 2023(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 10:39etan |
Ura eta hegaztiak izan ziren izarrak Urdaibain 2023ko Hegazti Migratzaileen Munduko Egunean!
Zortea alde izan genuen eta igandean, hilak 21ean, gure bisitariek programatutako jarduerez gozatzeko aukera izan zuten. Alde batetik, uraren gaiari buruzko ibilaldi gidatu bat eskaini genuen. Lehen geldialdia Next Generation proiektuaren esparruan garatzen ari garen ur gezako putzu berrietan izan zen. Urmaelak munduko ur gezako habitat dibertsoenak eta ekologikoki garrantzitsuenen artean daude, eta aukera paregabea eskaintzen dute ur-biodibertsitateak pairatzen duen beherakada lehengoratzeko. Inguru honetan, gure bisitariek uretako landarediaz, ur gezako ornogabe askoren eta anfibioen ikuspegiaz gozatu ahal izan zuten. Ibilaldiak paduratik zehar jarraitu zuen eta ingurune horretan, hurbildutako gonbidatuek, hegaztiek habitat ikusgarri hau nola erabiltzen duten eta mareek ekosisteman nola eragiten duten ikasi zuten. Bestalde, talde bat ibilbideaz gozatzen ari zen bitartean, eraztunketa zientifikoari buruzko jardunaldi bat burutu zen, eta hurbildutakoak, hegaztien identifikazioan, jarraipen-metodoetan eta habitaten kontserbazioan murgildu ziren. Espezie ugari ikusi ahal izan ziren, hala nola garrapoak, txontak, kaskabeltzak eta baita okil handi bat ere. Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna aukera paregabea izan zen hegaztien migrazio-ibilbidean zehar urak duen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko. Gaia bereziki egokia izan zen, garai honetan denok jabetzen ari baikara baliabide hori funtsezkoa eta eskasa dela. Eskerrak eman nahi dizkiegu hurbildu ziren guztiei. |