2023ko Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna ospatuko dugu!

Ostirala, 2023(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 11:14etan

WPN WMBD eus

WPN WMBD eus

Datorren domekan, Maiatzak 14, Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako eguna ospatuko dugu Urdaibai Bird Centerren. Ospakizun honetan parte hartu nahi duten guztiontzat eraztunketa saio bat eta paseo gidatu bat antolatuko ditugu. Izena ematea beharrezkoa da plaza mugatuak baitaude.

WPN water eus

Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna hegaztien migrazio-ibilbide osoko natura-zentroetan ospatzen da. Aurten, uraren gaia eta hegazti migratzaileentzat duen garrantzia izango dira kanpainaren ardatzak.

Ura funtsezkoa da gure planetaren bizitzarako. Hegazti migratzaile gehienak ekosistema urtarren mende daude beren bizi-zikloetan.

WPN Stilt

Barrualdeko eta kostaldeko hezeguneak, ibaiak, lakuak, errekak, padurak eta urmaelak ezinbestekoak dira elikatzeko, edateko edo habiak egiteko, bai eta bidaia luzeetan atseden hartzeko eta edateko ere.

WPN Marsh

Zoritxarrez, ekosistema urtarrak gero eta mehatxatuago daude mundu osoan, eta beraz, haien mende dauden Hegazti migratzaileak ere. Gizakion ur eskakizuna gero eta handiagoa da, kutsadurak eta klima-aldaketak eragin zuzena izaten ari dira ur garbiaren eskuragarritasunean eta Hegazti migratzaile askoren kontserbazio egoeran.

Urak Urdaibaiko bizitzari eusten dio eta hura zaintzea funtsezkoa da. Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako egunean antolatzen ditugun jardueren bidez, guztion esku dagoen ondasun horren garrantziaz jabetu nahi dugu.

WPN birds

Egin bat gurekin eta mezua zabaldu ezazu!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information