Aste Santuko ordutegia. Udaberriko migrazioak berri liluragarriak dakartza!

Ostirala, 2023(e)ko martxoa(r)en 31-(e)an 14:01etan

wpn1pixel

Berri onekin gatoz! Aste Santuan gure ordutegia zabalagoa izango da Urdaibai Bird Center bisitatzeko, udaberriko migrazioaz gozatzeko eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eskaintzen digun paidsaia zoragarriarekin gozatzeko.

>

Apirilaren 1etik 16ra, egunero egongo gara zabalik 11: 00etatik 19: 00etara.

astesantua570


Udaberria abian da eta migrazioa hasi da. Zankaluzeak Oruetako paduretara itzuli dira eta hemen había egingo duten esperantzarekin gaude.

wpncigueñuela

Limikola eder hauez gain, miru beltz ikusgarriak ere hemen dira berriro.

wpnblackkite


Egunero sorpresa berriak ekartzen ditu udaberriak. Aste honetan, beltxarga bikote baten, uda-zertzeta baten eta Holandako GPSdun espatula baten bisitaz gozatzeko aukera izan dugu.

wpnspoonbill

Muxar, arrano arrantzalea gure artean dago oraindik, eta edozein egunetan abiatuko da Iparralde urrunera. Begiak zeruan jarriak ditugu eta identifikatu gabeko arrano arrantzaleak ikusteko aukera ere izan dugu.

Urdaibaiko hezeguneetako udaberriko altxorrez gozatzera gonbidatzen zaituztegu!

wpntreasure

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information