Poztu zure etxea Gabon hauetan! 2022-2023 Inguruko hegaztiak

Asteartea, 2022(e)ko abendua(r)en 20-(e)an 15:16etan

Robin

Hurbil dezagun natura gure etxeetara.

Urdaibai Bird Center-ek 2022-2023. negurako ere "Inguruko Hegaztiak" proiektuarekin martxan jarraituko du, herritarron partaidetzaren bidez gure inguruan bizi diren hegaztien ezagupena bultzatzeko asmoarekin.

Negua iristearekin batera, aurten ere Urdaibai Bird Centerretik "inguruko hegaztiak" ekimena martxan jarriko dugu.
Europako iparraldean oso errotuta dagoen proiektua da, non urtero milaka familiak parte hartzen duten inguruan duten naturaz gozatuz. "Inguruko hegaztiak" ekimenarekin gure lorategietatik gertu dauden basa-hegaztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Amilotxa22

Egiteko oso erraza da, eta zure etxe ingurua hegazti txikien presentziarekin alaituko duen ekimena izango da. Gailu erraz batzuk jarriz (neguko janlekuak), neguan hegaztiak erakartzea lortuko duzu, eta gure ingurune hurbilean elikatzea ahalbidetuko duzu. Egun gutxiren buruan, gure lorategietan hegazti txikien presentzia handiko dinamika sortzea lortuko duzu.

Hegazti horiek nahikoa elikagai izaten dute udaberrian eta udan, nahiago izaten baitute inguruan arazorik gabe aurkitzen dituzten intsektu eta fruituez elikatzea. Hala ere, neguaren hasieran, hegazti txikiak guk jarritako janlekuetara joango dira, neguaren gogortasunari aurre egiteko.
Aurten planteatzen dugun proiektua urtero bezala irekitzen zaie parte hartu nahi duten ikastetxeei, bai eta banaka parte hartu nahi duten familia edo pertsonei ere.

Aurten ere proiektuari buruzko atal bat jarriko da martxan gure webgunean;

http://www.birdcenter.org/es/educacion/inguruko-hegaztiak

Bertan, parte-hartzaileek proiektuari buruzko informazio guztia aurkituko duzue, baita izena nola eman ere, eta Facebook kontu bat ere, janlekuetara hurbiltzen doazen hegaztien ikuspenak, argazkiak eta bideoak erakusteko.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information