Lagun gaitzazu Urdaibaitik landare inbaditzaileak erauzten

Astelehena, 2022(e)ko urria(r)en 24-(e)an 14:53etan

portada

cartel urdaibai voluntariado exoticas DEF

SEO/BirdLifek, Urdaibai Bird Center eta Correosekin batera, boluntariotza-jardunaldi batzuk antolatu ditu, balio natural handieneko espazioetan espezie exotiko inbaditzaileak desagerrarazteko zereginetan laguntzeko.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paduretan azaroaren 5, 12, 19 eta 26an egingo diren jardunaldi horietan, boluntarioek lehen eskutik ezagutu ahal izango dute espezie inbaditzaile horiei lotutako arazoa, eta, aldi berean, espezie horiek desagerrarazteko borrokan lagundu ahal izango dute.

Imagen8

Programatutako jarduerak Baccharis halimifolia landare exotiko inbaditzaile aleak kentzeko helburua izango du. Landare horrek lehiaketa bidez bertako flora-espezieen hazkuntza galerazten du, padurako habitata gustiz aldatuz. Egunean zehar, natura-ingurunea eta hegazti-fauna ezagutzeko jarduerak ere egingo dira, ibilbide gidatu txiki baten eta Urdaibai Bird Centerrera egindako bisitaren bidez.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek izena eman ahal izango dute. Plazak mugatuak dira.

Informazio praktikoa:

Informazio gehiago eta izena emateko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Boluntariotza-jardunaldien datak:

Azaroaren 5, 12, 19, 26. 9: 00etatik 15: 00etara

Egin beharreko jarduerak:

Baccharis halimifolia landare inbaditzailea kentzea, eskuzko baliabideekin.
Ibilbide ornitologiko gidatua
Urdaibai Bird Centerreko instalazioak bisitatzea

Eman ezazu izena!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information