Aranzadi Zientzia Elkartearen 75 urteurrena ospatu dugu!

Osteguna, 2022(e)ko urria(r)en 20-(e)an 07:40etan

webpagegrouppicUrdaibai Bird Centerreko taldeak garrantzi handiko ekitaldi batean parte hartu du gaur Donostian. Zientzia munduko jende asko bildu da Aranzadi Zientzia Elkartearen 75. Urteurrena ospatzeko.

webpagegrouppic

Aranzadik Lehendakariaren eta sailburuen bisita instituzionala ere jaso du bere egoitzan.

celebrate

1947an sortua, Aranzadik natura eta giza zientzien ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen zabalkundea ditu helburu nagusi.

aranzadiwb

Era berean, Aranzadik ornitologiarekin lotutako proiektuak lantzen ditu, biologiari, ekologiari eta hegaztien kontserbazioari buruzko hainbat alderdi jorratuz. Gainera, Aranzadiko Eraztunketa Bulegoak, nazioartean ezaguna denak, urtero 200.000 hegaztiren eraztuntzea eta jarraipena kudeatzen ditu.

aranprojects

Urdaibai Bird Centerreko taldearentzat ohorea izan da Aranzadiren 75. urteurrenean parte hartzea.

teamaran

Gaurko mezua hurrengoa izan da:
Ez dago etorkizunik zientziarik gabe, ezta memoriarik gabeko iraganik ere.

Zorionak Aranzadi azken 75 urteetako lan bikainagatik eta ilusioz jarraituko dugu beste urte askotan!

 

Sociedad de Ciencias Aranzadi

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information