Udaberria ilusioz hasi da - Habia-kutxa proiektua
Ostirala, 2022(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 12:50etan |
Urdaibaiko paduratik zehar bazabiltza, konkretuki Gautegiz Arteagatik Kortezubira dagoen zurezko ibilbidetik, egurrezko habia-kutxa batzuk ikusiko dituzu zuhaitzetan esekita. Zorte apur batekin, amilotx urdin bat edo kaskabeltz handi bat ere ikusiko duzu kutxetatik sartu irtenean. Ondo begiratu eta ahoan intsektu mokadu bat daramatela konturatuko zara. Txori langile horiek bere txitei jaten ematen ari dira, habia goxoa, zurezko habia-kutxetan babestuta bait daukate .
Harrigarria izan da ere, habia-kutxa batean gutxienez 11 arrautza dituen eme baten kasua, nahiz eta gure iritziz arrautza-kopuru hori benetan 2 emek jarriko zuketela. Ikerketaren helburua bi habitatetako hegazti horien hazkuntza-arrakasten tasak aztertzea, eta eguraldia bezalako faktoreek hegaztiengan eta haien txitaldian izan ditzaketen eraginak ikustea da. Animatu zaitez eta zatoz Urdaibaira paseotxo bat ematearen aitzakiarekin, txori txiki hauen mundu zoragarriarekin gozatzera, laister hasiko baitira habia-kutxetatik txori txiten lehenengo hegaldiak! |