Urdaibaiko Arrano arrantzaleak zuzenean ezagutzeko irteera gidatuak.

Ostirala, 2021(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an 08:34etan

portada

Uda honetan zehar Urdaibai Bird Centerreko talde teknikoaren eskutik, landa-irteerak eskainiko dira Urdaibain ugaltzen ari diren arrano arrantzaleak ezagutzeko eta ikusteko.

Udaberri hau historikoa izan da Urdaibaiko Biosfera Erreserban arrano arrantzalearen ugalketari dagokionez. Urte askotan lehen aldiz arrano arrantzale bikote bat, "Roy eta Landa", erreserban dagoen habia batean jaiotako bi txita eder aurrera ateratzen ari dira.

1

Urdaibai Bird Centerrek espezie hori berreskuratzeko egindako proiektuari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker, Urdaibain hegazti enblematiko honetaz goza dezakegu.

Bisitek 3 ordu inguru iraungo dute eta bi zati izango dituzte. Alde batetik, Urdaibai Bird Centerren, ikus-entzunezko baliabideen laguntzaz, arrano arrantzaleen bikote interesgarri honen historia azalduko da. Ondoren, Urdaibain espezie hori berreskuratzeko instalazioak eta ingurunea bisitatzeko landa-irteera egingo da.

Ibilbidean, gainera, paisaiarekin eta Biosfera-erreserbako habitat desberdinekin lotutako hainbat alderdi landuko dira, eta horrekin batera arrano arrantzalearen inguru berean bizi diren eta habitata partekatzen duten hegaztiak ere ikusi ahal izango dira.

Amaitzeko, parte-hartzaile guztiei Urdaibai Bird Centerrera bisita audioguiatua egiteko gonbidapena oparituko zaie.

Irteerek 25 euroko kostua izango dute helduentzat eta 15 eurokoa 8 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

Bisitarako gutxieneko adina 8 urtekoa izango da.

Irteera guztiak ekainaren 19tik abuztuaren 28ra arteko larunbat guztietan egingo dira.

Irteera hauetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 699 839 202 telefono zenbakira deituz. Talde bakoitzak 12 lagunentzako lekua izango du. Irteera guztiak goizeko 9: 30etan hasiko dira Urdaibai Bird Centeretik.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information