2020. urtean pandemia gorabehera, bisitarien datuak oso positiboak izan dira.

Ostirala, 2021(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an 12:29etan

portada

2020. urtea oso urte ezohikoa izan da, pandemiaren eraginez, konfinamendua eta mugikortasun murrizketak izan dira egunerokoak. Egoera honek, bisitari atzerritarrak etorri ez izana ere eragin du.

Behatzen1

Hala eta guztiz ere, urte oso oparoa izan da gure zentroarentzat. Alde batetik guregana in situ hurbildu ahal izan diren bisitariak izan ditugu, eta beste alde batetik, birtualki eta pantaila txikiaren bidez Urdaibaiko naturaren jarraitzaile leial asko bildu zaizkigu urtean zehar.
25.092 bisitari izan ziren guregana bertaratu ahal izan zutenak, eta 290.114 modu birtualean pantailetatik jarraitu ziguten familia eta norbanakoak.

Urtea bisitari fluxu interesgarri batekin hasi genuen, nahiz eta, Covid-19aren eraginez bat-batean moztu zen. Konfinamenduarekin batera, Estatu osoko milaka pertsona Urdaibaiko paduretako zuzeneko emanaldietara lotu ziren, eta Biosfera Erreserbak kanpoan lortu zuen oihartzuna apartekoa izan zen.

Hori dela eta, uztailean eta abuztuan Urdaibai Bird Centerrera in situ etorritako bisitarien datuak benetan harrigarriak izan ziren; izan ere, bisitarien kopurua % 10 handitu zen aurreko urtearekin alderatuta, poztekoa benetan COVID-19k jotako uda batean.
Udazkenean eta neguan, batez ere murrizketen ondorioz, zentrora egindako bisitek behera egin zuten berriro. Hala eta guzti ere, zuzeneko emanaldi birtualek datu oso interesgarriak jarraitu zuten.

Albisterako flamingoa

Bestalde, 2020 honetan, Urdaibaiko biodibertsitatearen paradisu honetan bisitaririk garrantzitsuenek ez zuten huts egin. 250 hegazti espezie inguru izan dira santutegi txiki hau kolorez eta alaitasunez bete dutenak. Beraien artean aipatzekoak dira Arrano arrantzalea, Zezen-txoria eta hegoaldetik etorritako Flamenko bitxiak.


Beraz nahiz eta COVID-19aren ondorioz gizakia aldi baterako ingurune naturaletik desagertu, naturak bere egunerokotasuna jarraitu izan du, eta Artikotik Saharaz azpiko Afrikarako bidaiak etengabeak izan dira Urdaibain.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information