Urdaibai Bird Centerrek bere eskola-bisiten programari eta arrano arrantzaleari buruzko ikastetxeentzako doako bisiten programa bereziari eutsi die urrian.

Osteguna, 2020(e)ko iraila(r)en 24-(e)an 08:20etan

Urdaibai Bird Centerrek 2020-2021 ikasturte honetarako eskola-bisiten programari eusten dio, babes-neurriak zorroztuko direlarik kutsatzeak saihesteko. Ikasturte honetan, talde txikiak lehenetsiko dira, eta ez dira inolaz ere gainduko txanda bakoitzeko 25-30 ikasle, horiek bi taldetan banatuko direlarik. Gehienez 20-25 ikasle izatea gomendatzen da taldeko, begirale bakoitzeko 10-12 ikasleko ratioa ziurtatzeko. Segurtasun distantziak mantenduko dira, betiere burbuila-taldeak mantenduz. Ikasleek eta irakasleek maskara nahitaez erabili beharko dute bisitetan, eta hidrogela eskuetan aplikatu beharko dute zentroko hainbat lekutan, beti ere, pertsonen arteko distantziak errespetatuz.

grup1

Era berean, Urrian zehar zabalik jarraitzen du Euskadiko arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren ezagutzan parte hartu nahi duten euskal eskola-taldeentzako doako bisiten programak; izan ere, 2020. urte honetan berrikuntza interesgarriak erakusten ditu 2013tik askatutako arranoen bilakaerari dagokionez. Gaur egun, 2013an askatutako aleetako batek (N4. eraztuna) 3 urte daramatza Etang de Leonen, Frantziako Landetan, korsikar eme batekin ugaltzen. 2015eko beste ale bat (34. eraztuna) aurten San Vicente de la Barqueran (Kantabria) bikotekidea lortu du eta esperoan gaude datorren urtean gauzatuko den ugalkeka.

cria             33

N4 eranstundutako alearen kumeak Landetan (Frantzian)   33 San Vicente de la Barqueran uda pasatu da (Kantabrian)

Urdaibain, 2013an askatu zen eta N3 eraztuna daraman Roy arranoak dagoeneko Afrikatik aldiz bueltatu da Euskal Herrira. Aurtengoan Orx Landetako hezegune batetako arrano eme batekin sortu du bikotea. Izan ere Orx-en arrano arrantzalearen proiektu bat daramate aurrera eta han hasitakoa da eme hori. Datorren urtean ugaltzeko aukera izango dute, eta hori horrela gertatuko balitz, Euskal Herrian bi mendetan ematen den lehenengo ugalketa kasua litzateke.

pv

Proiektutik bizirik atera diren beste arrano batzuk: 2014an askatutako PF eraztuna daukana eta 2016an askatutako U05 eraztuna duena dira. Hauek biak Landetan finkatu dira eta hainbat emerekin gorteatze jolasak egiten ikusi izan dira.Bestalde P1. eraztuna duen arranoa 2013an askatu zen eta Somoko itsasadarrean, Santanderko badian ugalketa saiakeretan ari da. Errunaldi huts baten ondoren, eremu horretara itzultzen jarraitzen du duela 3 urtetik, gutxienez.

bisita1

Euskal Herriko ikastetxe guztiei zuzendutako doako bisita hauetan parte hartu ahal izateko urrian zehar, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 4. mailara bitartean, ikastetxeek Zentroko telefono hauetara deitu beharko dute aldez aurretik bisita erreserbatzeko:

Telf: 946 251 157 / 699 839 202

Ingurumen hezkuntzako proiektu hau Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information