Iritsi da azkenean hainbeste desiratu dugun teknologia

Igandea, 2020(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 10:39etan

DSC05358

Gaur egun handia da Urdaibai Bird Centerrentzat... argiaren etorrerarekin, ura edo Mauritaniatik datozen espatulen talde ikusgarriekin konparatu genezakena.

Garrantzirik gabeko zerbait dirudien arren, zuntz optikoa Urdaibai Bird Centerrera iritsi da!!!

DSC05349

Premiazko eskaera da naturagune honentzat; egia esan, teknologia berrien bidezko zuzeneko interkonexioa baita gure lanaren ardatz nagusietako bat.

Udaberria eta uda benetako erokeria izan da paduraren zuzeneko emanaldietara batu zaizkigun bisitari birtualen kopurua kontutan hartzen badugu. Hori dela eta, mirariak egin behar izan ditugu 250.000 etxe ingururaino zuzeneko behar bezalako kalitatez iristeko. Gaur egun arte, egunerokoak izan dira itzalaldiak, blokeoak eta gainerako ezustekoak, behar den Interneteko abiadurarik ez geneukalako.

Baina hau dagoeneko historia bihurtu da.

DSC05356

MÁS MOVIL telefonia mugikorreko Konpainiarekin lortutako akordioari esker, bi erakundeen arteko lankidetzarako bide interesgarri bat irekitzen da. Gaurtik aurrera, posible izango da gure etxeetatik Urdaibaiko altxorrak erakusten dituen leiho birtualera inongo oztoporik gabe sartzea (eta oraingoan mozketarik gabe).

Con material

Pescadoras en nido

Horiek horrela, 2021a oso erakargarria eta kitzikagarria izango da, batez ere irrikitan bait gaude gure proiektuko arrano arrantzaleak lehenengoz Urdaibain habia egin dezaketelako. Beraz dena aurreikusitakoaren arabera badoa, gure etxeetatik zuzenean ikusi ahal izango dugu Urdaibaiko Biosfera Erreserbako arrano arrantzaleen ugaltze-aldia.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information