Lehenengo Sorbeltz arrunta Urdaibain
Asteartea, 2012(e)ko apirila(r)en 17-(e)an 14:18etan |
Joan den apirilaren 9an, sorbeltz arrunt bat (Apus apus) ikusi zen Gautegiz Arteagako padura gainetik hegaz. Atzo ere beste ale bat ikusteko aukera izan genuen, eta aipatzekoa da bi aipu horiek oso goiztiarrak direla Urdaibairako. Kontutan hartu behar da, gure lurraldean habiagileak diren taldeak apirilaren bukaeran ailegatzen direla gure artera.
|