Eztei aurreko migrazioa Urdaibaiko paduretan

Igandea, 2012(e)ko apirila(r)en 15-(e)an 15:06etan

 

 

Apirileko hilabetean zehar eztei aurreko migrazioa jarraitzeko martxan dagoen eraztunketa kanpainaren barruan, lehenengo hamabostaldi honetan, nahiz eta eraztunketa egunak bai klimatologiak eta bai marea biziek erabat baldintzatu dituzten, oso interesgarriak diren hainbat espezieen jarraipena egin ahal izan da. Horien artean aipatzekoak dira negu-pasa lekuetatik Europa erdialde eta iparraldeko ugaltze-lekuetarantz doazen papourdinak, buztanikara horiak eta batez ere txio horiak. Beraz, nabarmentzekoa da gure hezeguneek hegaztiontzako daukaten garrantzia, guztiek erabiltzen baitituzte Urdaibaiko padurak migrazioan zehar, bai atseden hartzeko eta bai elikatzeko. 

 

Negu-pasa Portugal hegomendebaldean eta Marokon burutu eta Frantziako iparmendebaldean ugaltzen den "namnetum" subespezieko papourdina.

 

 "flava" subespezieko buztanikara horia, Afrikan, saharaz azpitik negua igaro eta ugaltze-garaia Europa erdialde eta iparraldean burutzen duen paseriformea. Bestalde, "iberiae" subespeziea kantauri inguruan padura eta baserri inguruetan umatzen dena da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information