Sorpresa bikaina! Sasoiko lehenengo Zezen-txoria agertu da.

Ostirala, 2019(e)ko azaroa(r)en 15-(e)an 15:38etan

avetoro

Goiz honetan bertan zezen-txori polit bat hegaz ikusteko aukera paregabea izan dugu Urdaibai Bird Centerreko behatokitik.avetoro1

Nahiz eta sasoiko lehenengo behaketa joan den larunbatean Oruetako behatokira hurbildu ziren bisitari batzuk egin izan, gaur goizean zezen-txoria oso osorik agertu zaigu gure begibistan.

Nahiz eta zezen-txoria espezie arraroa izan Urdaibaiko Erreserban, urtero ikus daitezke hainbat ale gure inguruan negua igarotzen. Hala eta guztiz ere, ikusteko oso zaila den hegazti baten aurrean aurkitzen gara.

orueta

Hegazti honen etorrera azaroa eta abendua bitartean ematen da, dagozkigun zezen txoriak hezegunearen leku konkretu batetan biltzen dira, hori dela eta pazientzia apur batekin ikusteko aukera izan genezake. Ikusteko aukera gehien eskaintzen duten lekuak, Urdaibai Bird Center bertako behatokiak edota zentrotik metro gutxira dagoen Oruetako behatokia dira.

Zatoz Urdaibai Bird Centerrera eta saia zaitez zezen-txoria ikusten

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information