Jakituriaren gordailu itzela hurbildu zaigu Urdaibai Bird Centerrera

Astelehena, 2019(e)ko azaroa(r)en 04-(e)an 20:37etan

benetazko portada

Joan den astean, Busturiako Arrotegi nagusien egoitzakoak etorri ziren bisitan gure zentrora.

80 urtetik gorako dozena bat nagusi izan ziren bisitan parte hartu zutenak. Jende nagusi horien gehiengoa baserri inguruan bizitakoa da, eta beraien garunetan hegaztiei buruzko benetako altxorrak gordetzen dituzte.

erazt1

Eraztuntze saio bat izan zen etorri eta batera ikusi zutena. Beraientzako espresuki harrapatu ziren hainbat hegazti eta beraiekin batera eraztundu genituen.

Bitxia eta harrigarria izan zen, txori gehienak ezagutzen bait zituzten, eta gainera txori bakoitzari buruz pasadizoren bat kontatu ziguten. Birigarroa, zozoa, txinddorra (txantxangorria), Txioi txikia edo españoltxua (erregetxoa), kañobera-txoria (lezkaria)... A zelako jakituria!!!!!!!

Behatokian

Bisita bukatzeko, zentroko behatokira hurbildu ginen, eta bertan Gautegiz Arteagako padurak ikuskizun paregabea eskaini zigun, mota guztietako ahateak, mokozabalak, ubarroiak, eta nola ez, arrano arrantzale polit bat ere etorri zen guztioi bisita egitera.

Ahate txistulariak

Aupada handi bat beraientzako, eta jarrai dezatela urte askoan horrelako jakituria eta bizi-pozarekin.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information