Beltzaranen taldea Gautegiz Arteagako hezegunean
Ostirala, 2012(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 15:08etan |
Apirileko hilabetean zehar, migrazioan dabiltzan beltzaranen (Plegadis falcinellus) talde desberdinak behatu dira. Azkeneko hamarkadetan hain aipamen gutxi izan ditugun espezie honi dagokiola, esan beharra dago, banakaren batek aurtengo negua Gautegiz Arteagako hezeguneetan igaro duela. Hasiera batetan, behaketak 2 eta 4 aletakoak izan ziren, baina azkeneko astean 25 aletako taldeak ikusi dira hezegunean eta inguruko belardietan elikatzen. Gaur egun, 9-11-ko talde bat da ikus daitekeena.
|