Urdaibai Bird Center-ek Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna 2019 ospatzeko aktibitate ugari antolatu ditu aste osoan zehar.
Asteartea, 2019(e)ko maiatza(r)en 07-(e)an 10:52etan |
Urtero legez, maiatzaren 10ean Hegazti Migratzaileen Eguna ospatzen da mundu-mailan. Egun horri loturik, inguru naturaletako bisitari zentroek hainbat aktibitate antolatuko ditugu, gaia hegaztiak, migrazioak eta pertsonekin dituzten loturak izango delarik. Horiek horrela, egun berezi hori ospatzeko helburuarekin, aste honetan zehar Urdaibai Bird Centerrek hainbat aktibitate antolatuko ditu . Hitzaldian bertan gainera, Busturialdean bizi diren eta Senegaldik etorritako etorkinek ere parte hartuko dute euren esperientzia eta ikusuntua eman asmoz. Era berean, ostiralean Maiatzaren 10ean, Muxikako Urretxindorra Herri Eskolak, hegaztien migrazio bidean dauden eskolen arteko nazioarteko konexio bat burutuko du skype bitartez. Bertan, Urretxindorrarekin batera Suedia, Holanda eta Ingalaterrako eskolek ere hartuko dute parte. Konexioa ingelesez burutuko da eta eskola umeak izango dira protagonista, bakoitzak hegaztiei buruz eta euren migrazioei buruz egindako lanak aurkeztu eta elkar trukatuko dituztelarik. Guzti hau, hegaztien migraziori buruz eta gertakari horrek Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat izango da. Egun hau ospatzeko aukeratutako aurtengo leloa: "Babes ditzagun hegaztiak: izan zaitez plastikoen kutsaduraren konponbidea" da. Honela, Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako egunak, plastikoen arazo honek hegaztiengan eta beraien habitatean sortzen duen arazo latzaren berri emango du. Urdaibai Bird Center bezalako dibulgazio zentroak, gazteek euren etorkizuna inguratzen gaituen naturarekin jorratzeko adibide ezin hobea direla erakutsi nahi du. Zatoz egun hau gozatzera! |