Jende asko hurbildu zen Hezeguneen Mundu Mailako egunera

Astelehena, 2018(e)ko otsaila(r)en 05-(e)an 17:01etan

portada

- URDAIBAI BIRD CENTER – Ate irekien jardunaldietan jende andana ibili zen, guztira ia 300 bisitari hurbildu ziren Urdaibai Bird Centerrera eraztunketa erakustaldia ikustera eta museoa bisitatzeaz gain hezeguneko hegaztiak behatzera.

sarrera

Aurtengo leloa “Hiri etorkizun jasangarriaren aldeko hezeguneak” izan da. Ramsarrek antolatutako egun honetan hirietan edo inguruetan kokatzen diren hezeguneak babesteko bultzada eman nahi izan da, izan ere, baliabide garrantzitsuak gizakiarentzat zein ekosistemarentzat.

erazt1

Goizean zehar, zentroko teknikariek lagunduta, bisitariek Gautegiz-Arteagako hezegunean negu-pasan dauden hegazti espezie ugari behatzeko aukera izan zuten. Horietako batzuk eguraldi hobea noiz egingo zain daude Europa iparraldeko lurretarantz joateko.

eraztunketa

Hegazti guztien artean mokozabalak, elano urdina eta tarin taldea izan ziren bisitari esanguratsuenak espektakulu handia eskaini ziguten eta.

mokozabalak

Jende asko erakarri zuen beste ekintza bat hegaztien eraztunketa izan zen. Heldu zein gazte harrituta ikusi genituen eraztunketaren pausu guztiak azaltzerakoan eta hegaztia bera horren gertutik ikusteko aukera izateagatik. Zorionez eguraldiak lagundu zuen eta txori asko eraztuntzeko aukera izan genuen.

ventanal

Guzti horretaz gain, audiogidez baliatuta egun guztian zehar museoa bisitatzeko aukera izan zuten bisitariek.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information