Praktikak Urdaibain, Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuan. 2016eko uda
Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 08:30etan |
- URDAIBAI RESERVE - Arrano arrantzalea Urdaibain beha daitezkeen hegaztien artean liluragarrienetarikoa da. Bandera-espezie izateak tresna paregabea bihurtzen du kontserbazioa, ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoa bultzatzeko.
2013. urtetik hasita Urdaibai Bird Centerrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Urdaibain harrapari honen ugalketa gunea sortzeko plana jarri dute abian. Berreskurapen plana Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek, Urdaibai Bird Centerreko langileek eta gisa honetako proiektuetan adituak diren kanpoko langileek osatutako diziplina anitzeko talde batek aurrera eramaten du. Proiektu honen barruan hamabi arrano arrantzale gazte askatuko dira urtero. Proiektua Eskoziako Gobernuari, Roy Dennisek zuzendutako Highland Foundation for Wildlife aholkularitzari esker jarri ahal izan da martxan. Hegaztiok Urdaibaira heltzean aklimatazio dorre batean geldituko dira hainbat astetan askatu baino lehen. Urdaibaiko inguruan hilabete inguru igaro ostean Afrikarantz migrazioa hasiko dute. 1.PRAKTIKA. Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak. Helburua: aleak askatu aurretiko zainketa lanetan parte hartzea, arranoen elikatze-lanak, Hacking-ean duten portamoldearen jarraipena, aleen askatzea eta hasierako egunetako jarraipena. Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta Txandak: 1. Uztailaren 5etik 15era Lekuak: 4 2. PRAKTIKA.Espeziearen jarraipen zientifikoa Urdaibaiko paduran Helburua: Paduran askatuko diren aleen portamoldearen monitorizazio lanetan parte hartzea eta migrazioan dauden aleekin izan ditzaketen elkarrekintzen jarraipena. Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta
1. Abuztuaren 1etik 15era Lekuak: 4 Izena emateko bidali kurrikuluma ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) zehaztu izen abizenak eta zein praktikarako eskatzen den. Izena emateko epea: 2016ko ekainak 16a Aukeraketa ekainaren 20rako jakinaraziko da. Baldintzak: Urdaibai Bird Center-ek egoitza erraztuko du behar duten ikasleentzako |