Eztei osteko migrazioa pil-pilean Oruetako hezegunean

Osteguna, 2015(e)ko iraila(r)en 03-(e)an 15:09etan

mokoz hegan

Abuztuaren hasieratik hasita begi bistakoa izan da hegazti migratzaileen presentzia Oruetako urmaelean. Azkeneko hamabostaldian ipar eta erdialdeko Europan umatzen egondako hainbat espezie ezberdin etengabe agertu izan dira gure artean.

Joan den astean gautegiz Arteagako paduran migrazioan lehenengotarikoak diren mokozabalen taldeak hasi ziren ikusten, gainera euretariko batzuek gure artean gelditzea erabaki dute denboralditxo batetarako. Kontutan hartzekoa da talde hauetako hainbat mokozabalek beraien identifikaziorako eraztun-kodeak dituztela, hori dela eta hasiak ditugu jada euren jatorria ezagutzeko izapideak.

taldea

mokozabala eraztunduta

Mokozabala eraztun codea daramala

Mokozabalekin batera limikolak garai honetako protagonista ere izaten ari dira, gaur bertan azpimarratzekoa da Oruetako urmaelean 10 espezie identifikatu daitezkeela; horien artean, Kuliska zuriak, kuliska txikiak, pikartak eta kuliska ilunak, bernagorriak, borrokalaria, txirri arruntak, txikiak, txirri kurlintak eta txirri lodiak, eta azkenik istingorrak ere beha daitezke.

Zatoz Urdaibai Bird Centerrera eta goza ezazu ikuskizun liluragarri honekin.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information