Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko Biosfera Erreserban burutuko diren dibulgazio bekak emateko programa deitu du. Langabean dauden gazteentzat eskaintzen diren lan-harremanik gabeko prestakuntza praktiko hauek, Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate, 1543/2011ko urriaren 31ko (Azaroaren 18ko, BOE) Errege Dekretuaren babespean. Beken helburuak hurrengokoak dira:
- Turismoarekin zerikusia duten ikasketetan tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea. Beteko diren lanak, Urdaibai Bird Center-en proiektuen dibulgazio zientifikoarekin erlazionatuta egongo dira, besteak beste.
- Gazteak prestatzea esperientzia har dezaten natura turismo arloan, dibulgazio zientifikoan eta Urdaibai moduko inguru naturalen balio naturalistikoen ezagueran.
- Pertsona horien lan-munduratzea erraztea; hain zuzen ere ekoturismoarekin eta azken finean, gaur egun etorkizun handia daukan "lan berdea" deritzonarekin erlazionatuta dauden lanetan.
BEKAREN OINARRIAK
1.- Nori zuzenduta Gazte eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
Eskakizunak - Prestakuntza hasten den unean gehienez 25 urte izatea (uztailak 1) - Langabezian egotea - Turismo unibertsitate-titulua edo natura turismoarekin erlazionatutako ikasketak izatea. - Hizkuntzen ezaguera izatea (Euskara, Ingelesa, Frantsesa ...)
Baloratuko da - Bezeroarentzako zerbitzuan esperientzia izatea. - Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio naturalistikoei buruzko ezaguera izatea
2.- Beka-kopurua 2 beka, lan-zentroan burutuko diren prestakuntza-praktiketarako.
3.- Praktikaren iraupena Prestakuntza-praktikaren iraupena 4 hilabetekoa izango da. Hasiera eguna uztailaren 10ean eta bukaera eguna urriaren 10ean izango da
4.- Praktikaren ezaugarriak Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte, goizez, arratsaldez edo goiz eta arratsaldez, baina inoiz ez gaueko txandan. Parte-hartzaileek tutore bat izango dute zentroan eta praktikak ondo egiten direla arduratuko da pertsona hori. Bekaren iraupena 4 hilabetekoa izango da, uztailean hasi eta urrian bukatuz.
5.- Bekaren diru-kopurua Bekaren diru-kopurua 2.000 € gordinekoa izango da. Diru-kopurua 4 hilerokotan ordainduko da eta Aranzadik Giza Segurantzako gastuak hartuko ditu.
6.- Eskaerak Eskaerak jasotzeko epea 2014ko ekainaren 26tik uztailaren 7 arte izango da.
Eskabide orria betetzeko sartu gure web-orriko "Urdaibai Bird Center natura turismoko bekak" atalean edo sartu hurrengo estekan:
http://www.birdcenter.org/eu/zer-eskaintzen-dugu/eskaintza-bekak
|