Urdaibai Bird Center-ek, Urdaibain Meteorologiaren mundu mailako eguna dela eta “hodeiekiko lilura” izenburua duen hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean
Osteguna, 2013(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 12:52etan |
Urdaibai BIrd Center-ek, Urdaibain Meteorologiaren mundu mailako eguna dela eta hodeiei buruzko hitzaldia eskeiniko du. Irudi ikusgarrietaz gozatzeko aukera izango da "hodeiekiko lilura" izenburupean aurkeztuko den emanaldian. Meteorologiaren mundu mailako egunaren aurtongo leloa "Eguraldia aztertu bizitza eta ondasunak babesteko" da, zeinak azpititulu bezela "Mundu mailako jarraipen meteorogikoaren 50. urteurrena ospatzen" duen. Ospakizun honen bitartez, 50 urtez meteorologiaren ezagutzan egindako ikerketen ondoren, atmosferaren iragarpen meteorologikoak pertsonen bizitzaren iraupenean eta ongizatean duten garrantzia azpimarratu nahi da.
Altocumulus lenticularis duplicatus Gizakiarentzat behatzeko errazenak izaten diren fenomeno meteorologikoen artean aurkitzen dira hodeiak. Hala ere, jende gutxik jartzen die arreta hodeiek hartzen dituzten itxura desberdinei, beste fenomeno meteorologikoekin duten erlazioari, osaerari, altuerari edo sailkapenari..
Cumulonimbus capillatus Hitzaldia Jon Maguregi Urdaibai Bird Center-eko teknikariak emango du eta Urdaibain ohikoenak izaten diren hodei moten inguruan jarriko du arreta. Sarrera librea eta doakoa da. |