Kurrilo arruntak Gautegiz Arteagako paduran
Ostirala, 2012(e)ko azaroa(r)en 16-(e)an 14:58etan |
Kurrilo arrunten (Grus grus) bikote bat ikusi da goizean zehar Gautegiz Arteagako paduraren gainean hegaz. Hezegunearen gainetik hainbat eta hainbat buelta egin ostean euren migrazio-bidaiarekin jarraitu dute hegoaldean dituzten negupasako lekuetarantz zuzenduz. Hezegunean gelditzeko egin dituzten saiakek iraun duten bitartean hegazti eder hauen presentziaz gozatzeko aukera polita izan dugu.
|