Zikoina zuriaren txiten eraztunketa burutu da. Urdaibain finkatu den bigarren bikotea.

Astelehena, 2012(e)ko uztaila(r)en 16-(e)an 08:07etan

 

Umaldiaren hasieran, 2012ko martxoan  esan genizuen modura, Zikoina zuri bikote berri bat finkatu zen Urdaibain. Aipatutako hau Urdaibain umatzen den bigarren bikotea litzateke; hain zuzen ere, Urdaibai fundazioak 2007an egindako birsartze proiektuaren ondorioz, bikote bat ezarri baitzen Foruan, eta ordutik hona, dagoeneko 10 zikoina-ume atera dira aurrera, eta gainera beraietariko bat gaur egun Plentzian umatzen da.

Bikote berriak, arrano arrantzalearentzako Muruetan jarri zen plataforma bat hartu du habia aurrera eramateko, eta leku horretan bertan, bi zikoina ume hazten dabiltza.

Hori dela eta, uztailean habiara bertara joan eta txitak eraztundu dira bai Aranzadiko eraztun ofizialarekin eta bai urrunetik hegaztia indibidualki identifikatu ahal izateko koloretako eraztunekin. Koloretako eraztun horiek hegazti bakoitzetik askozaz datu gehiago lortzea baimentzen dute, eta horrela teleskopioa daukan edonork ale bakoitzaren mugimenduak aztertu ahal ditu, eta era berean proiektua aurrera daramatenei datuez informatu.

Beraz, ea habiatik irteten direnean hegaztiok ikusteko aukera daukazuen, abisatu!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information