Urdaibaiko 25 baserrik euren enaren Afrikarako joan-etorria ezagutzeko aukera paregabea izango dute.

Osteguna, 2012(e)ko uztaila(r)en 05-(e)an 13:16etan

 

 

Aranzadik, uztailean zehar  enara arruntak txitekin  (Hirundo rustica) dituzten 25 baserri aukeratuko ditu Urdaibain, Afrikara egiten duten bidai ikusgarria hobeto ezagutzeko:

 

Non igarotzen dute negua gure enarek?

Arrak eta emeak batera bidaiatzen dute?

Galdera guzti horiek, eta askoz gehiago, ELAIA 2012-2013 proiektuarekin erantzungo dira.

Proiektuaren helburua Urdaibain ugaltzen diren enarek erabiltzen duten migrazio-bidea zehaztea da, bai udazkenean egiten dutena, eta bai udaberrikoa, eta horrekin batera, gure enarek negu-pasarako Afrikako zein eremu erabiltzen duten jakitea da.

 
Bestalde, proiektuaren bitartez hegaztiok zein abiaduratan bidaiatzen duten, eta ia arrek eta emeek batera bidaiatzen duten eta leku berdinean igarotzen duten negua, edo ez jakin ahal izango dugu.
 
 Informazio guzti hori ateratzeko, geolokalizadore izeneko jarraipenerako gailu batzuk erabiliko dira. Oso gailu txikiak dira eta arnes baten bitartez enararen lepoan lotzen da inolako kalterik eragin gabe, horrela aparatuak momentu oro hegaztiaren posizio geografikoa gordetzendu.
 

Proiektu honetarako enara aukeratu da, batez ere gizakiarengandik oso hurbil dagoen hegazti bat delako, eta bere bizirautea baserri inguruari oso estu lotuta dagoelako.

 

Baserritarrek inork baino hobeto ezagutzen dituzte enaren ohitura, biologia eta hegazti txiki honek jasaten dituen mehatxuak, baina gure helburua belaunaldi berriek beraien nagusietatik zerbait ikastea da, eta bide batez hegazti horiek babesteko interes berdina ager dezatela. Tradizionalki enara beti izan da osasunaren sinbolo, hau dela eta beti babestu izan dira horien habiak, eta kalteren bat eragiten bazitzaien  ondorio latzak zabaltzen zirela baserrian uste zen.

 
 

Hegazti hau superbizipenaren benetako ikurra da, urtero aurre egin behar izaten baitie natur fenomenoei: eurite handiak dakartzaten klimatologiaren aldaketa bortitzak, intsektu hegalariz osotuta dagoen bere elikagaia desagertzea ekartzen dituzten tenperatura jaitsierak…

 

Baina gaur egun mehatxurik garrantzitsuena gizakia geu gara, hegazti honen gainbehera bultzatzen baitugu: janari iturri den nekazaritza tradizionalaren galera, pestiziden erabilera gero eta altuagoa eta zer esanik ez baserrien “txalet” modura  itxuraldatzearekin batera habiak kokatzeko etarte aproposen galerak dira gaur egun  inpakturik nagusienak.

 

Hori dela eta, ZURE BASERRIAN ENARAK UMATZEN BADAUDE ETA UDAZKENEAN JOATEN DIRENEAN ZER EGITEN DUTEN JAKIN NAHI BADUZU, JARRI ZAITEZ KONTAKTUAN GUREKIN Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 94.625.11.57 telefonoaren bitartez, ETA PROIEKTU HONETAN PARTE HARTUKO DUEN AUKERATUETARIKO BAT IZAN ZAITEZKE.
 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information