Kaio beltzak habia egin du Urdaibain

Osteguna, 2012(e)ko uztaila(r)en 05-(e)an 00:00etan

 

 

Aurtengo udaberrian urtero legez, Izaro irlako kolonian burutzen den kaio hankahoriaren  (Larus michahellis) eraztunketa eta markaketa lanetan zehar, Kaio beltz bat (Larus marinus) ikusi da habia batetan arrautzak berotzen.

 

Behatutako alea arra zen eta jarraipena burutzeko, harrapatu eta eraztundu egin zen. Bere portaera behatzen egon ostean, zantzu guztiek kaio hankahori batekin parekatuta zegoela pentsatzera eraman gintuen.

Nahiz eta azken urteotan Euskal Herriko kostaldean portaera lurraldekoia agertzen zuten hainbat Kaio beltz ikusi izan, aipatzen dugun hau da hegoalderantz zabaltzen dagoen espezie honen habiagintza ikusten den lehenengo aldia.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information