Hegaztien Munduko Eguna 2025
Asteartea, 2025(e)ko iraila(r)en 16-(e)an 07:15etan |
Egin bat gurekin 2025eko urriaren 5ean Hegaztien Munduko Eguna ospatzeko.
Urdaibai Bird Centerren uda ikusgarriaz gozatu dugu hegaztiei dagokienez. Gautegiz Arteagako padurak espezie askori eskaini die babesa, eta primeran gozatu dugu haiei begira. Azkenaldian ikusi ditugun hegaztien artean arrano arrantzaleak, 21 flamingo, 20 beltzaran eta ehun mokozabal baino gehiagoko andanak izan ditugu. Migrazioa puri-purian dago, eta Hegaztien Munduko Eguna aukera paregabea da denok elkartzeko eta hegaztiak beren habitatean behatzeaz gozatzeko. Horrekin batera, eta Jende guztiaren gozamenerako ere, eraztunketa zientifikoa zertan datzan ezagutzeko jardunaldi bat burutuko da 10:00etatik 12:00etara. Denok dakigunez, 2025eko udaren ezaugarri nagusia muturreko bero egunak izan dira. Urriko ekitaldi honek ere klima-aldaketa du ardatz, hegaztientzako mehatxu larria baita. Arriskuan dauden espezieen % 66ri eragiten diela uste da. Urriaren 5ean, fenomeno horren eraginaz kontzientziatu nahi dugu, bai eta emisioak murrizteko eta ekosistema osasungarrien kontserbazioa sustatzeko beharraz ere, hegaztiak egokitu ahal izateko. Beraz, zatoz gurekin ospatzera eta elkarrekin hegaztien eta hezeguneen kontserbazioaren alde egingo dugu. Agian gure lagun leiala den Muxar arrano arrantzalea ere ekitaldian izango da. |