Iazko lagun batekin berriro elkartu gara - Zata B90538!!
Osteguna, 2024(e)ko abuztua(r)en 22-(e)an 14:54etan |
Berri onak!!! Aste honetan, gure eraztuntzaile taldeak B90538 zata berriro Ereñon dagoela ikusi du. 2023an eraztundu zuten arra, berriro ere aurkitu dute 2024ko abuztuaren 19an. Jasotako datuek erakusten dute hegaztia dezente hazi dela iaz eraztuna jarri ziotenetik. Hegoaren neurria, iaz 175mm-koa zen, eta aurten 180mm-koa. Hegazti migratzaile hau oso iheskorra da, izan ere, gautarra baita eta gainera kamuflajean maisu.
Gauean sitsen eta intsektuen bila ateratzen denean bere kantarengatik detektatu dezakegu.
Interesgarria da ar heldu baten eta gazte baten arteko desberdintasunak ikustea, adibidez, orban zuriak hegoetan eta buztanean. heldua/gaztea Urtero, gure eraztuntzaile taldeak bildutako datuekin Urdaibaiko hegaztien populazioaren egoera aztertzen da. Eraztunketa zientifikoa funtsezkoa da hegaztien kontserbaziorako eta beraien populazioak monitorizatzeko; horrekin batera, naturguneak babesteko modu bat ere bada.
|