Arrano arrantzaleak


Alinen kontaktua galdu dugu

- URDAIBAI RESERVE- Badira jada egun batzuk Aline arrano arrantzalearen berririk ez dugula, hain zuzen ere Gibraltargo estugunea gurutzatu eta Maroko gurutzatzen zebilela. Tangerren hegoaldean gaua igaro ostean, irailaren 17an goizean goiz ekin zion bidaiari eta goizeko 11:00ak aldera Lucus ibaia gurutzatzen egon zen, Larache hiritik oso gertu.

aline

mapa1

Kostaldetik jarraitu zuen Kenitra eta Rabat hiriak atzean utziz eta bapatean deserturanzko bidea hartu zuen. Iluntzeko 20:00etan labore lurretako eskualde batean pausatu zen eta bertan igaro zuen gaua. Argos satelitearen bitartez jasotako azken seinalearen arabera Aline ureztatzeko putzu batetan jaso genuen gaua pasa zuen tokitik 25 kilometrora. Seinalerik ez jasotzea aparailuaren beraren akatsa izan daiteke, izan ere, Aline hilko balitzake toki zehatz batean jasoko genituzke seinaleak. Ezin izango da jakin bizirik dagoen edo ez norbaitek aparailua aurkitu edo bi urte pasata Aline Urdaibaira itzultzen den arte. 

mapa2

Bitartean, Senegalen urte bat bete berri duen Cousteau, Casamance ibaiaren inguruan jarraitzen du, Ziguinchorretik oso gertu.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information