N3 'Roy' arrano arrantzalea zazpigarren urtez itzuli da Urdaibaira, Saharaz hegoaldeko lurretan negua igaro ondoren. Ale hori, Bird Centerretik Urdaibaiko Biosfera Erreserban espeziea berreskuratzeko egin zen programakoa da.
![Roy noticia](/images/news/birdcenter/2021/2021-03-24_regreso_Roy/Roy_noticia.jpg)
"Roy" eme gazte batekin parekatu zen joan den udaberrian, Orxeko paduretan, landetan, egindako beste berreskuratze-proiektu batetik zetorren "Landa" izeneko eme batekin konkretuki. Aurten, "Landa", arrano emea itzultzen bada, Urdaibaiko paduretan lehen aldiz ugal-bikote bat eratuko litzateke.
Egia esan, "Roy", n3, naturaren benetako mirari bat da, Afrikako lurretan eta bere migrazioetan mota guztietako arriskuak eta arazoak saihesteko gai izan den hegazti zoragarria |