Berriak


Ostirala, 2012(e)ko urria(r)en 05-(e)an 09:30etan

Datorren urriaren 7an Urdaibai Bird Center-ek doako bisitaldi gidatuak burutuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban hegaztien mundu-mailako egunean parte hartu nahi duen guztiarentzat. Mundu-mailan ospatzen den egun honen helburua, mundu osoan aldi berean hegaztien ezaguera eta gozamenean aritzea da; hori dela eta, mundu osoko elkarte desberdinek egun hau erabiltzen dute jendaurrean hegaztiei buruzko gaiak plazaratzeko.

Testuinguru honetan, urriaren 7an, igandean, Urdaibai Bird Center-ek ordu eta erdiko doako bisitak burutuko ditu, gehienezko taldeak 20 pertsonatakoak izango direlarik. Bisita horietan alde batetik zentroa bera erakutsiko da, Afrikarantz bidaiatzen doazen eta Gautegiz Arteagako paduran pausagunea hartzen duten hegaztiak behatuko dira, eta bestetik, bisitariek eraztunketa zientifikoko egun batetan murgiltzeko aukera izango dute.

Bisitak zentroko ikerlari eta teknikariek gidatutakoak izango dira, lehenengo bisita 11:00tan izango da eta azkeneko txanda 13:00an.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 561 562 563 564 565 566 567 568 569 570 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information