Mendebal txori moko mehea: ezohiko bisitaria Gautegiz Arteagako paduran

Osteguna, 2012(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 13:15etan

Atzo Jon Hidalgok Gautegiz Arteagako paduran mendebal txori moko mehea (Phalaropus lobatus)  ikusi zuenaren abisua eman zigun.

Gure lurraldean ikusteko oso zaila den espeziea da, izan ere ohizkoa duen migrazio-bidea Europako ekialdetik igarotzen baita Arabiako itsasoan bukatzeko. Ugaltze lurraldeetan goi mendietako ingurune hezeak erabiltzen ditu umatzeko; eta Arabiar itsasora heltzean, habitata guztiz aldatu eta itsas zabaleko bizitza pelagikoa eramaten hasiko da.

Atzoko egunean zehar hainbat momentutan ikusi ahal izan zen, eta  gaur ere gure artean ikusi da. Noiz arte egongo da gure artean?

Mendebal txori moko mehea kuliska ilunaren alboan (Tringa ochopus).

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information