Berriak


Asteazkena, 2012(e)ko urria(r)en 03-(e)an 08:12etan

Irailaren 25etik 30erako astean, Cantabriako  Santoña, Victoria eta joyeleko Natur Parkean  Eurosite VII Spoonbill Workshop-a ospatu da. Ekitaldi honetan Europa, Afrika eta Asiatik etorritako mokozabal arruntari (Platalea leucorodia)buruzko aditu-talde batek parte hartu zuen, herrialde bakoitzean espeziearen egoera zein den ezagutzera eman zuten, eta horrekin batera, mokozabalaren babes eta kontserbaziorako zeintzuk neurri hartu dituzten ere aurkeztu zituzten.

Urdaibai Bird Center-ek bere aldetik,  “El impacto de una zona húmeda creada recientemente en las escalas migratorias de las Espátulas en las Marismas de Urdaibai” tituludun posterra aurkeztu zuen. 

 

Mokozabalari buruzko nazioarteko Workshop hau 1992. Urtean sortu zen Spoonbill Working Group (Mokozabalaren nazioarteko lantaldea) sortu zenean, eta jarraitzen dituen helburuen artean mokozabalarekin lanean aritzen diren lan-taldeen koordinazioa bultzatzea eta esperientzien elkar trukaketa lortzea izan da. 

 

Hasierako urteetan Atlantiko ekialdeko migrazio-bidean koordinatu dira lanak batez ere, baina aurtengo 2012. Urtean Europa erdialdeko edota  Adriatikoko migrazio-bideek osotzen dituzten herrialdeak ere barneratu dira, espeziearen ikuspegi globalago bat izateko helburuarekin.

 

Bestalde, emanaldietariko bat hezeguneen berreskuratze eta kudeaketa neurriei eskaini zitzaien, hain zuzen ere neurri horiek espeziearen kontserbazioan beharrezkoak direla ikusi delako. Horrekin batera,  kudeaketa eredu desberdinei buruz hitz egin zen eta populazio desberdinetan izan dituzten eraginak aztertu ziren.

Gainera, azpimarratu egin zen teknologia berrien erabilerak mokozabalen jarraipena egiteko orduan, aukera itzelak eskaintzen dituela, bai Atlantiko ekialdeko migrazio bidearen ezaguera handitzeko eta baita ere Europa erdialdetik Libia eta Tunezera egiten duten migrazio-bidean sakontzeko.

 

Azkenik, Spoonbill Working Group-eko kideek zer nolako koordinazioarekin eta elkarte-motatan osotu behar direnari buruz hitz-egin zen.

 

 Hala eta guztiz ere, ez zen dena lana izan, antolatzaileek hainbat txango ikusgarri antolatu zituzten Santoña, Victoria eta Joyeleko paduren aberastasun ekologiko eta kulturala ezagutzeko, eta horrekin batera, Picos de Europako Parke naturala ezagutzeko aukera ere egon zen.

     

   

 
<< Hasiera < Aurrekoa 571 572 573 574 575 576 577 578 579 580 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information