Berriak


Asteartea, 2012(e)ko urria(r)en 16-(e)an 11:39etan

 

 

Arrano arrantzalearen ugalketan eta habiagintzan laguntzeko egiten diren  habia artifizialak, Nueva Inglaterrako (AEBB) hainbat nekazarik beraien etxaldeetatik beste harrapari batzuk oiloetatik urrun izateko asmoarekin hasi zuten aktibitate bat da. Garai horretatik hasita, hainbat herrialde izan dira arrano arrantzalearen ugalketa emendatzeko habia artifizialen jartzea burutu dutenak.  Beraz,  habia artifizialak jartzeak, bikote berrien ezartzea faboratzen duenez eta urtetik urtera txitaldien biziraupenean ere laguntzen duenez; ikusi da, habiak egiteko leku aproposak falta diren lekuetan nabarmen hasi dela bai bikote ugaltzaileen kopurua eta bai espeziearen banaketa eremua. Gainera plataforma artifizial horiek, egun habiarik egiten ez duten lekuetako kolonizazio naturala  faboratu dezaketela ere ikusi da.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban 2009. urtean habia artifizialak  jarri zirenetik, migrazioan zebiltzan hainbat arrano arrantzalek, bai atseden hartzeko, elikatzeko eta bai gaua pasatzeko behin eta berriz erabili izan dituztela egiaztatu ahal izan da.

 
 
<< Hasiera < Aurrekoa 561 562 563 564 565 566 567 568 569 570 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information