Urdaibai arrano arrantzalearen satelite bidezko seinalerik ez dugu jasotzen

Ostirala, 2014(e)ko abuztua(r)en 29-(e)an 08:54etan

Pasa den urtean askatutako Urdaibai arrano arrantzalearen satelite bidezko seinale barik geratu gara. Afrikako lurretan urtebete egin ostean, ezin izango ditugu ezagutu bere kokapena eta mugimenduak.

N1poste

Gogora dezagun askatutako arranoetatik ezusteko gehien eman digun indibiduoa izan dela. Afrikan igaro zituen lehen asteak harrigarriak izan ziren.

Salumgo deltara iritsi zenean —hainbat eta hainbat hegazti migratzaileren negupasarako tokia dena—, Afrikako ipar-mendebaldeko kostalde guztia zeharkatu zuen, Senegal, Gambia eta Guinea-Bissau barne. Egun batzuk manglare artean igaro ondoren, delta handiak atzean utzi eta bueltako bidea hartu zuen Dakar hirira iritsi arte (Senegaleko hiriburua). Lehen egunetan kezkatuta egon ginen arren, gerora hezegune batean finkatu zela ikusi genuen. 20 egun inguru eman zituen bertan, hain zuzen ere, golf zelai baten inguruetan.

Azaro hasieran, Dakar hiriburuko hegoaldeko kostaldera mugitu zen, Petite Côte bezala ezagutzen den zonaldea, eta Thies eskualdean toki seguru bat aurkitu zuen berriz ere, kai batean. Urdaibaik denbora asko pasa zuen bertan. Proiektuaren zuzendari den Aitor Galarza herri horretara bertaratu ahal izan zen eta bere begiz ikusi ahal izan zuen zein tokitan zegoen eta zein zen bere egoera fisikoa. Bere esanetan, kaia segurua zen eta, horrez gain, arrantzan egiteko teknika guztiz garatuta zuela behatu ahal izan zuen. Aitorrek egindako bidaiaren kronika irakurri nahi izanez gero, Arrano arrantzaleen atalean daukazue.

Udaberrian, astebeteko bidaia egin zuen Guinea-Bissauraino iritsi zelarik, baina, denbora gutxira, berriz bueltatu zen kaira. Abuztuaren 19an jaso ahal izan ditugun azken seinaleen arabera, Senegaleko Somone erreserban kokatzen zen arranoa, negupasarako arrano arrantzaleen toki ohiko batean.

N1 embarcadero

Urdaibai pdenboraldi luzea pasa zuen kaia. Aitor Galarzaren argazkia.

Hain zuzen ere, egun horietan seinalea galdu genuen. Hala eta guztiz ere, kezkatzeko arrazoirik ez dugu ikusten, Urdaibaik behin eta berriz erakutsi baitu bizirik irauteko gaitasuna sobera duela.

Edonola ere, zalantzak argitzeko, datorren urtera arte itxaron beharko dugu, orduantxe uste dugulako 2013an askatutako arranoak bueltatzen hasiko direla.

Zain egongo gara!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information