Badira gure artean Urdaibaiko zezen-txoriak!

Asteazkena, 2015(e)ko abendua(r)en 09-(e)an 21:13etan

- URDAIBAI RESERVE-

DSCN4082

Aste honetan aurtengo sasoiko lehenengo hiru zezen-txoriak ikusi dira Gautegiz Arteagako hezeguneetan.

Nahiz eta zezen-txoria espezie arraroa izan Urdaibaiko Erreserban, urtero ikus daitezke hainbat ale gure inguruan negua igarotzen. Hala eta guztiz ere, ikusteko oso zaila den hegazti baten aurrean aurkitzen gara.

Hegazti honen etorrera azaroa eta abendua bitartean ematen da, dagozkigun zezen txoriak hezegunearen leku konkretu batetan biltzen dira, hori dela eta pazientzia apur batekin ikusteko aukera izan genezake. Ikusteko aukera gehien eskaintzen duten lekuak, Urdaibai Bird Center bertako behatokiak edota zentrotik metro gutxira dagoen Oruetako behatokia dira.

DSCN4092 

Ikusitako hegaztietariko bat

Nabarmentzekoa da ere sarritan lertxun hauskaren erakusten digutela zezen txoria non dagoen, beraiek zelatatzen ibiltzen baitira, eta asko hurbiltzen zaizkienean beste leku batzuetara mugitzea eragiten die, horrela gure begi bistan agertuz.

orueta

Oruetako urmaela (Gautegiz Arteaga) Urdaibai Reserve

Urdaibain, negu pasan ikusteko aukera izaten dugu, eta ohikoa izaten ari da Gautegiz Arteagako paduraren berreskurapen lanak egin zirenetik. Hegaztion agerpenean, erabateko garrantzia dauka hezeguneetako landarediaren maneiuak; horiek horrela, ezkutatzeko erabiliko dituen lezkadiek eta elikatzeko beharrezkoak dituen ur-eremu irekiek hain iheskorra eta interesgarria den hegazti honen bisita ziurtatzen digute urtetik urtera.

Hurbil zaitez Urdaibaiko Erreserbara ikuskizun liluragarri hau ikustera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information