Mandela Gineara iritsi da

Larunbata, 2015(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 16:32etan

IMG 1966

Mandelak Mauritaniako basamortua gurutzatzen jarraitu du, nahiz eta bere erritmoa geldotu duen, azkeneko egunotan 200 km eguneko egin dituelarik. Lo egiteko gelditu denean, basamortuko dunen gainean egin du, ez baitago ez zuhaitzik ezta antzeko beste egiturarik ere bertan gelditzeko. Irailaren 13an Mauritaniako kapitala den Nuakchot hiritik 50 km ekialdera lo egin zuen. Azkenean, hurrengo egunean, Mauritania eta Senegal arteko muga, Senegal ibaia dena, zeharkatu zuen. Modu honetan, bere bidaiako etaparik latzena eta arriskutsuena den basamortua atzean utzi zuen.

IMG 3341 copy

Senegal ibaia Ginea Conakry-n jaiotzen da eta 1.800 km-tako luzera du. Atlantikoan itsasoratzen da Saint Louis hiritik hurbil, puntu horretan hezegunez eta irlaz osaturiko delta bat osatzen duelarik, zeina arrano arrantzaleek negua igarotzeko oso garrantzitsua den gunea den. Eskualde honek hainbat gune babestu ditu, hegazti urtarren kontserbaziorako oso inportantea delarik. Garrantzitsuenak Diawling (Mauritania) eta Djoudj (Senegal) parke nazionalak dira, deltaren %10a osatzen dutelarik. Gainera, La Langue de Barbarie parke nazionala eta Gueumbeul eta Ndiael erreserbak aurki daitezke bertan, hegazti urtarrentzako interes handikoak direnak eta, ondorioz, arrano arrantzaleentzako ere bai.

Barberie1

Mandelak irailaren 14an Senegal ibaitik oso hurbil pasatu zuen gaua eta hurrengo egunean Guiers lakuaren gainetik igaro zen. Antza denez, ez omen zen gelditu elikatzeko, nahiz eta laku hau arrainetan oso aberatsa den. 150 km egin eta gero, Kébéner-en gelditu zen bertan lo egiteko, hurrengo egunean Sine Saloum parke nazionaleko paduretara helduz. Leku hau ere ikaragarria da hegazti urtarrentzako eta leku lasai eta segurua Mandelak negua pasa ahal izateko edo, gutxienez, deskantsatu eta zerbait jateko hamar egun luze hauen ondoren. Arratsaldean, sateliteak bidalitako kokapen batek erakutsi digu paduraren gainetik altuera gutxian hegan egiten egon zela; honek adierazten du arrantza egiten egon zitekeela. Hala ere, Mandela ez zen bertan gelditu eta hurrengo egunean bidaiarekin aurrera jarraitu zuen, Gambiara heldu zelarik. Gambiako errepublika izen bera duen ibaiaren bi aldeetara kokatzen da eta Afrika kontinentaleko herrialderik txikiena da. Ibaia, berriz, Afrika mendebaldeko handienetariko bat da eta 1.130 km-tako luzera du, Ginea Conakry-n jaio eta Banjul-etik hurbil itsasoratzen delarik. Mendeetan zehar, gizakientzako Afrikako bide garrantzitsuenetariko bat izan da, zeinaren bitartez hiru milioi bat esklabo Amerikara irten zirelarik.

ginea

Hala eta guztiz ere, Mandela ez zen Gambian gelditu, baizik eta hura gurutzatu zuela egun berean, ondoren Casamance (Senegal) ibaiaren ahoan dauden gune zingiratsuetara heltzeko. Hurrengo egunean, bertatik irten eta Ginea Bissaura zuzendu zen, non Tombali ibaiaren alboan gelditu zen lo egiteko. Hau ere, oso leku egokia da arrano arrantzaleek negua pasa dezaten. Hurrengo egunean, irailaren 19an, Ginea Conakry gurutzatu zuen. Jada 4.000 km baino zertxobait gehiagoko bidea egin du, zeinean Afrika mendebaldeko hainbat herrialde bisitatu dituen: Maroko, Mauritania, Senegal, Gambia, Ginea Bissau eta Ginea Conakry. Bere helmugara iritsiko ote zen?

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information