Mandelaren bidaiak Afrikan zehar aurrera jarraitzen du

Astelehena, 2015(e)ko iraila(r)en 21-(e)an 11:42etan

arrano arrantzalea

Hurrengo egunean, Mandelak bere bidaiako etaparik zailenetariko bati aurre egin behar izan zion, Atlas mendizerra. Seguruenik Marrakech-etik Toubkal mendia ikusi zezakeen, 4.165 m-takoa, Afrika iparraldeko mendirik altuena. Horregatik, Mandela mendebalderantz desbideratu zen, bertan mendi baxuagoak baitaude eta mendizerra zeharkatzeko zailtasun txikiagoa izango zuen. Hain zuzen ere, Atlas mendizerra gurutzatu duen lekutik mendiak ez dira 1800 m baino altuagoak.

Behin mendizerra gurutzatu zuela, Sous ibaiaren haranera zuzendu zen, honen ibai-ahoa Agadir hiri turistikoan kokatzen delarik. Bertan, Mandelak fruta-arbolen landaketa batean lo egin zuen, haranaren erdian.

mauritania-sahara

 

Hurrengo egunean bertatik goizeko 8:00etan alde egin zuen, egun horretan 1.000 km-ko bidaia egin zuelarik. Lehenengo zatia kostaldearekiko paralelo egin zuen. Gero, Saharan barrena abiatu zen eta gauaren zati handi baten bidaiatzen jarraitu zuen. Azkenean, gauerdia aldera Mauritaniako duna batean lo egiten geratu zen, Richat estrukturatik 150 km-ra, zeina ammonite erraldoi baten itxura duen gertakari geografikoa den.

 

Jakina da arrano arrantzaleak distantzia luzeak egiteko gai direla desertuan zehar, baina migrazioa lehorrean zehar gauez jarraitzen dutenaren oso ebidentzia gutxi dago, horregatik garrantzi zientifiko handia duen informazioa eskuratu dugu Mandelaren bidaiatik.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information