Aurten satelite-gailu baten bidez markatutako arrano arrantzaleak, Mandelak, bere bidaiarekin aurrera jarraitzen du, Afrikara heldu delarik.

Osteguna, 2015(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 11:14etan

marrakech arranoa

Gaztelar goi-lautada gurutzatu eta gero, Mandelak irailaren 6ko gaua Caceres hiritik 2 km-tara dagoen linea elektriko bateko zutoin batean igaro du gaua.

Sin título

Hurrengo egunean Extremadura osorik gurutzatu eta Andaluziara heltzen da, Huelvatik igaroz, bertan San Juan del Puertotik hurbil gaua pasatzeko; oraingoan ere elektrizitate zutabe batean lo egin du.

odiel erreka

Arrano arrantzaleek maiz erabiltzen dituzte elektrizitate zutoinak, hauek zuhaitz gutxiko inguruneetan nabarmenak izaten direlako. Zoritxarrez, hori arrisku handiko portaera da, horietako zutoin asko ez daudelako prestatuta hegaztien elektrokuzioa ekiditeko. Izan ere, Urdaibain arrano arrantzalearen proiektuan askatu izan diren bi ale gutxienez elektrokuzioz hil egin dira, bata Durangon (Bizkaia) eta bestea Ireguan (Errioxa).

 

Zorionez, Mandelak aurrera jarraitzen du inongo arazorik gabe, Mazagón inguruko kostaldera heldu delarik Tarifarantz abiatuz, Kadizko hiria gurutzatu eta gero. Baina, esan beharra dago, Tarifan arrisku handiko gune batean pasa duela gaua irailaren 8an, hain zuzen ere, aerosorgailuz inguratutako elektrizitate zutoin batean. 

eolicas

Hurrengo egunean goizeko 07:00etan, Mandela Kadizko Golfoaren gainetik pasa zen, 60 metroko altitudearekin. Tanger ingurutik Afrikara sartzen da eta Mharhar ibaiaren alboan gelditzen da, non itsasartea igarotzeak suposatzen duen esfortzuaren ondorioz deskantsatu egin duen. Berehala bidaiatzen jarraitzen du eta, gutxi gorabehera 400 km egin ondoren, Marrakech iparraldeko olibadi batean lo egitera lotu da. 

Arrano arrantzaleek maiz erabiltzen dituzte elektrizitate zutoinak, hauek zuhaitz gutxiko inguruneetan nabarmenak izaten direlako. Zoritxarrez, hori arrisku handiko portaera da, horietako zutoin asko ez daudelako prestatuta hegaztien elektrokuzioa ekiditeko. Izan ere, Urdaibain arrano arrantzalearen proiektuan askatu izan diren bi ale gutxienez elektrokuzioz hil egin dira, bata Durangon (Bizkaia) eta bestea Ireguan (Errioxa).

Zorionez, Mandelak aurrera jarraitzen du inongo arazorik gabe, Mazagón inguruko kostaldera heldu delarik Tarifarantz abiatuz, Kadizko hiria gurutzatu eta gero. Baina, esan beharra dago, Tarifan arrisku handiko gune batean pasa duela gaua irailaren 8an, hain zuzen ere, aerosorgailuz inguratutako elektrizitate zutoin batean. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information