Aranzadi Zientzia Elkartearen ohiko batzar orokorra

Larunbata, 2015(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 06:56etan

Pasa den asteazkenean, apirilak 15, Aranzadiko bazkideen urteroko batzar orokorra Donostiako Zorroaga egoitzan ospatu izan da.

IMG 1685

Deialdia arrakastatsua izan zen eta ia berrehun bazkide batu ziren, egoitza nagusiko Elosegi aretoa guztiz bete zutelarik.
Batzarra elkartearen lehendakaria den Francisco Etxeberria Gabilondoren agurrarekin hasi zen. Ondoren, batzarrean zehar gai desberdinak eztabaidatu eta bozkatu ziren, bertan zeuden bazkideek euren galdera eta eskakizunekin parte hartu zutelarik:
- 2014ko kudeaketa txostenak
- 2015eko kudeaketa plana eta aurrekontua
- Auditoreen izendapena

IMG 1681

Txema Faus eraztunketa bulegoko zuzendaria den Juan Arizagarekin urrezko intsigniaren ematea burutzen. 

Batzarraren amaieran, Txema Faus elkartearen urrezko intsigniaren ematea burutu zen, 40ko hamarkadan beste ornitologo batzuekin batera, hegaztien lehenengo eraztunketak eta jarraipena hasi zutelako, Aranzadiko eraztunketa bulegoaren fundazioaren oinarriak ezartzen lagunduko zutelarik.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information