Arrano arrantzalearentzako habia artifizialak
Asteartea, 2012(e)ko urria(r)en 16-(e)an 11:39etan |
Arrano arrantzalearen ugalketan eta habiagintzan laguntzeko egiten diren habia artifizialak, Nueva Inglaterrako (AEBB) hainbat nekazarik beraien etxaldeetatik beste harrapari batzuk oiloetatik urrun izateko asmoarekin hasi zuten aktibitate bat da. Garai horretatik hasita, hainbat herrialde izan dira arrano arrantzalearen ugalketa emendatzeko habia artifizialen jartzea burutu dutenak. Beraz, habia artifizialak jartzeak, bikote berrien ezartzea faboratzen duenez eta urtetik urtera txitaldien biziraupenean ere laguntzen duenez; ikusi da, habiak egiteko leku aproposak falta diren lekuetan nabarmen hasi dela bai bikote ugaltzaileen kopurua eta bai espeziearen banaketa eremua. Gainera plataforma artifizial horiek, egun habiarik egiten ez duten lekuetako kolonizazio naturala faboratu dezaketela ere ikusi da. Urdaibaiko Biosfera Erreserban 2009. urtean habia artifizialak jarri zirenetik, migrazioan zebiltzan hainbat arrano arrantzalek, bai atseden hartzeko, elikatzeko eta bai gaua pasatzeko behin eta berriz erabili izan dituztela egiaztatu ahal izan da. |