HUMBOLDT: irailaren 17-22. Mauritania, paradisuaren sarreran.

Atera da eguzkia eta basamortuko hutsaren artean gelditzen den bakarra hegan hastea da.
Indarrak ahulduz doaz. Ezerezetik ihesean irailaren 17an, Humboldt-ek 400 km egiten ditu basamortuan zehar baina ez da nahikoa izan bertatik ateratzeko.

Passe de djouk.jpg


"Passe de djouk" by bob rayner - Passe de Djo�k Uploaded by bobrayner. Licensed under CC BY 2.0 via Wikimedia Commons.

Mauritaniako hareen zakarrak amaierarik ez duela ematen du. Arrano gaztea saiakerak egiten dabil, baina eta 400 km egiteko bi egun behar izan ditu.Bere senari jarraituz, indarrak hartu eta irailaren 20-ko goizean zehar beste 200 km burutu ditu, basamortutik ihesi.

humboldt2209 01

Holan da be, egun honetan hegoalderantz zeraman norabidea aldatu eta mendebalderantz egin du. Agian haize gogorrek eramango zuten eta kontutan hartu behar da, ez badu atseden hartzeko eta elikatzeko leku aproposik aurkitzen, benetan arazo larriekin aurki daitekeela gure arranoa.Tagant eskualdea.

Adrar-Mother&daughter.JPG


"Adrar-Mother&daughter" by Ji-Elle - Own work. Licensed under CC BY-SA 3.0 via Wikimedia Commons.

Irailaren 21ean Humboldt nekatuta dabilela antzeman daiteke, 170 km baino ez ditu egin egunean zehar. Arratsaldean zehar eskualdeko Tidjikja hiriburuaren gainetik igaro da.

Sinetsi ezinda, 22an eguerdiko 12etan arrano gaztea Assaba eskualdera heldu da eta ura eta berdeguneak ikustera iritsi da berriro ere. Humbodlt-i buruz dakigun azkena, Guerou hiriguneaaren gainetik, Kifa hiriburutik gertu pasatu dela da eta laku eder baten parean atseden hartzen gelditu dela. Hemendik gutxira Senegal ibaira iritsiko delakoan gaude. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information