DARWIN 2014 ko Irailak 21,- Azkena, baina bere anaiak bezain garrantzitsua

Darwin arrano arrantzalea bere "anaiekin" alderatuz Urdaibaiko hezegunea atzean uzten azkena izan da. Gauza onak heltzeko itxaron behar dela esaten da...

Sorzano2.JPG
«Sorzano2» por Deivid - Trabajo propio. Disponible bajo la licencia CC BY-SA 3.0 vía Wikimedia Commons.

Irailaren 21eko goizean hasi zuen hegoalderako bidaia Darwinek. Lehen egunean ehun kilometrotik gorako saioa egin zuen, ez da marka txarra! Egun honetarte bere hegaldi luzeena izan da eta Euskal Herriko lurren gainetik egin du hegan Errioxara heldu arte.

darwin2109 01

Zehazki, Sorzano herriaren kanpoaldeko labore gune baten pasatu zuen gaua. Errioxako paisaian zuhaitz handien presentziaren faltan, ordezteko, elektrizitateko zutoin baten pasatu zuen gaua. Sateliteko datu berrien esperoan geratzen gara Darwinen migrazio bidaiaren berri emateko.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information