HUMBOLDT 2014 ko Irailak 16.- Arjeliako hareetan murgilduta.

Irailaren 15a “Humboldt”ek egun guztia hegan pasatu zuen. Eguzkia irten eta izkutatu arte hegoak astintzen pasatu du eguna.  
 
Maroko eta Arjeliaren arteko muga zeharkatu ostean, 160 Km inguru egiten ditu 7 ordu baino gutxiagotan, gaua aldiz, Tindufeko probintzian igarotzen du. Gauez atseden hartu eta indarberrituta migrazio bideari ekiten dio gure arrano gazteak. Irailaren 16a egun gogorra izango da baita. 300 Km inguru egin ditu gaurkoan eta justu-justu bada ere Arjelia eta Mauritaniako muga zeharkatu eta atseden hartzen geratu da.   
 

Oasis de Tindouf - Oskar Lenz - 1880.jpg
"Oasis de Tindouf - Oskar Lenz - 1880" by Oskar Lenz - Oskar Lenz, Timbouctou : voyage au Maroc, au Sahara et au Soudan. T. 2. Hachette, 1886-1887. Traduit de l'allemand par Pierre Lehautcourt.. Licensed under Public domain via Wikimedia Commons.

Sahara desertua zer den ezagutzen ari da gure gaztetxoa. Bide onetik doala badakigu, espero dezagun egun gutxiren buruan migrazioko zatirik eta gogorrena atzean uztea lortzen duen eta ura oparoagoa den tokietara iristen den.

humboldt1709 04
Egun batzuk pasatu behar ditu oraindik desertu lehor eta berotik, eguna joan eguna etorri helburutik gertuago dagoela badakigu.

Campsdelahmada M311A 18770.jpg
"Campsdelahmada M311A 18770" by Farid Mnebhi - http://sahara-question.com/sites/default/files/field/image/campsdelahmada_M311A_18770.jpg. Licensed under CC BY 3.0 via Wikimedia Commons.

Arratsaldeko 20:00ak aldera atseden hartzen geratzen da. Indarrak hartu beharko ditu, oraindik Mauritania osoa zeharkatzea falta baitzaio.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information