MALASPINA 2014ko irailak 11 eta 12.- Malaspinak ez du lortu

Zoritxarrez, Malaspinaren inguruko berriak ez dira batere onak. Jasotako satelite-informazioak Sahararen erdian kokatzen du gure arranoa, puntu beretik mugitu gabe. Horrek esan nahi du, ia ziurtasun osoz Malaspina ezin izan duela basamortua gurutzatzearen proba gainditu.

pa

Hegazti migratzaileen biziraupenarentzako, migrazioa une kritikoa da oso, eta Sahara basamortua gainditu beharreko oztoporik handiena da urtero ugaltokietatik Afrika azpisahariarreko negutokietara joan behar duten milioika hegaztientzat. Saharak 9 milioi km2 inguru hartzen ditu, eta basamortua zeharkatzeko gutxieneko zabalera 1500km-koa da. Bideo honetan, deshidratazio arriskua oso handia da. Gainera haize oso zakarrak eratzen dira maiz, harea-ekaitzak eragiten dituztenak, hegaldiaren zailtasuna areagotuz. Hori dela eta, hegazti askok oso altu egin behar dute hegan haize horiek zeharkatzerako orduan. Era honetan, ekaitza saihesten dute eta ur-galera murrizten dute. Gainera, igo ahala, airearen dentsitatea geroz eta txikiagoa da eta beraz, hegaztiaren gorputzaren erresistentzia ere txikiagoa da, energia kontsumoa murriztuz. Hori dena beren bihotzaren tamaina handiari esker egin dezakete, eta presio txikipean oxigenoa xurgatzeko gai direlako.

Sahara zeharkatzean, arrano arrantzaleek 1000m baino gehiagoko garaierak hartzen dituzte haien hegaldian. Jasotako azken GPS datuek, (irailak 11n 16:00etan), Malaspina ezohiko altueran zihoan hegaz, basamortuko mailatik 3873m-ra. Honek pentsarazten digu harea-ekaitza bat gainaldetik saihesten saiatu zela baina zoritxarrez ez zuela lortu, bidean bizitza galduz.

malas ruta

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information