HUMBOLDT 2014 ko Irailak 13 eta 14.- Atlasa zeharkatzen

Irailaren 13an, 10 orduko bidaian, 300 km egin ditu "Humboldt"ek. Kostaldea alde batera utzi eta Afrika barrualderantz abiatu da. Gaurkoa ere egun luzea izan da, goizeko 8:00etan abiatu da eta arratsaldera arte ez du apenas atsedenik hartu. Bidetik zailtasun orografiko askorekin aurkitu da, izan ere, Atlas mendilerroko 2800 metro altuerako mendiak zeharkatu izan behar baititu. Jenifra herriaren inguruko mendi batean pasa du gaua 1200 metro ingurura.

Joaquin Naval lakua lo egiteko tokikoa

Lehen gaua pasatu duen tokia. Egilea: Joaquin Navas

Goizeko 8:30ak aldera hasi da martxan. Oraindik ere Atlas mendilerroa zeharkatzen jarraitzen du. Gaurko egunean 3800 metro dituen mendi baten gainetik igaro da. Ordu batzuen buruan mendilerro osoa zeharkatu du eta 1000 metro ingurura altxatzen den goi-lautadara iritsi da. Badirudi, GPSari begiratuta, Atlas mendilerroa zeharkatzeko haize korronteez baliatu dela, ibilbidea ez delako guztiz uniformea izan.
Momentuz, "Humboldt" bide onetik doala ematen du. Horrela jarraituz gero laster iritsiko da negua pasatzeko tokira.

14 egunean zehar Fouderg

3800 metro baino gehiagoko mendiak. Egilea: Fouderg

Día 4 google maps picture

 Irailaren 13 eta 14an egindako ibilbidea.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information