HUMBOLDT 2014ko irailak 11-12.- Afrikara iritsi da.

Goizean goiz ekiten dio bideari badirudi, tenperatura altuak saihesteko,  eguneko lehen orduak aprobetxatu nahi dituela. Eguerdian, Cazorla parke naturala zeharkatu du. Ziur gaude bide horretan aurkitu dituen pantanoetan arrantzatzeko hainbat saiakera egin eta elikatzeko gai izan dela.

Embalse traco

Trankoko urtegia

Pantano del Tranco Damaritas

Trankoko urmaela. Egilea: Damaritas

Gauean Almeriako kostaldera iristen da, hain zuzen El Ejidora. Badirudi bihar Alborango itsasoa zeharkatu eta Afrikara iritsiko dela; lortuko al du?

El Ejido Ane

El Ejido. Egilea: Ane

Gaua bertan pasatu ostean hegoalderanzko bideari jarraitzen dio baina Alborango itsasoa zeharkatu beharrean kostaldetik Gibraltarko lurmuturreraino jaistea erabakitzen du. Arratsaldeko 17:00etan Gibraltarrera iristen da. Ordubete beranduago jasotako seinaleak Ceutara iritsi dela adierazten digu. Badirudi, senak bide onetik zuzendu diola; Alborango itsasoa zeharkatu ordez, arrisku gutxiagoko bide bat aukeratu du eta.19:00etan atseden hartzea erabakitzen du. Hiru egunetan Iberiar penintsula guztia zeharkatzeaz gain Gibraltarko itsasartea ere gainditu du.

Datu berrien zain geratzen gara. Zorte ona opa diogu "Humboldt"i Saharako desertua igarotzeko.

google

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information